Deitu

ES

EU

Partikularrak

Zure eskubideak kudeatzea

Atal honetatik honako eskubide hauek balia ditzakezu: datuetara irispidea izateko, datuak erabiltzeari aurka egiteko, datuak ezerezteko eta datuak zuzentzeko eskubideak.

Datuetara irispidea izateko eskubidea:

  • Gauzatu eskubide hori zuri buruz gordeta ditugun datu guztien berri eman diezazugun nahi baduzu.

 

Datuak erabiltzeari aurka egiteko eskubidea:

  • Gauzatu eskubide hori Yoigoren merkataritza-informazioa jasotzeari utzi nahi badiozu.

 

 

Datuak ezerezteko eskubidea:

  • Gauzatu eskubide hori Yoigoren bezero izan bazara (jada ez duzu gurekin linea aktiborik) eta zure datu pertsonal guztiak blokea ditzagun nahi baduzu. Eskubide hori gauzatu ahal izango da, soilik, Yoigorekin zorren bat ez baduzu.

 

 

Datuak zuzentzeko eskubidea:

  • Gauzatu eskubide hori zure datu pertsonaletakoren bat alda dezagun nahi baduzu.

 

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili nahi badituzu, idatzi bat bidal dezakezu Yoigora, posta arruntez, helbide honetara: Parque Empresarial “La Finca”, Club Deportivo pasealekua 1, Edif. 8, 28223 Pozuelo de Alarcón, Madril. Bestela, bidali mezu bat helbide honetara:privacidad-yoigo@yoigo.com.
 

Erantzuna jasotzeko gehieneko epea hilabetekoa da. 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: