Hau pena, laster berriz elkar ikustea espero dugu! Zure baja-eskabidea jaso ondoren, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe. 30 eguneko epea duzu bideratzailea itzultzeko, SMSa jasotzen duzunetik aurrera. Ez baduzu itzultzen, gailuaren balioa kobratuko dizugu fakturan.
Hartu gailu guztiak (bideratzailea, deskodetzailea, telebistaren agintea, kableak...), eta sartu dena kartoizko kaxa batean. Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira.
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Eraman ezazu zurekin bidali dizugun SMSan jasotako kodea.
Zure baja-eskabidea jaso ondoren, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe. 30 eguneko epea duzu deskodetzailea itzultzeko, SMSa jasotzen duzunetik aurrera.Ez baduzu itzultzen, gailuaren balioa kobratuko dizugu fakturan.
Hartu gailua eta daukazun deskodetzailearekin lotutako agintea, eta sartu dena kartoizko kaxa batean. Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira.
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Eraman ezazu zurekin bidali dizugun SMSan jasotako kodea.
Eskaera urrutiko salmentaren bidez egin baduzu (telefonoa edo web-denda) eta zure erosketarekin gustura geratzen ez bazara, produktua entregatu eta 14 egun dituzu itzultzeko. Jarri harremanetan Bezeroarentzako Zerbitzuarekina (dei horren prezioa erabiltzen duzun operadorearen araberakoa izango da), adierazi eskaeran atzera egin nahi duzula, eta esango dizugu zer egin behar duzun.
Itzulketa horiek egiteko epea gehienez 14 egun naturalekoa izango da, zure eskaera jaso zenuen egunetik zenbatzen hasita.
Oro har, online erositako produktu guztiak jaso eta 14 egun naturaleko epean itzul daitezke, baina badira salbuespenak: batzuetan ez da itzulketarik onartzen, osasun publikoa babesteko eta berriz saltzean arriskurik ez izateko. Kasu horietan, itzuli ahal izango dituzu soilik baldin eta bilgarriak kendu ez badizkiezu.
Esate baterako, produktu hauei bilgarria kendu badiezu, ezingo dituzu itzuli, higiene-arrazoiak direla medio:
Ireki badituzu, ezingo dituzu itzuli, zuzenean belarrian sartzen baitira.
Itzultzea erraza da, Posta bulego baten bidez egin behar duzu, gehienez 10 laneguneko epean. Bezeroarentzako Zerbitzura deitu ondoren, KODE bat bidaliko dizugu, SMS bidez, itzulera egiteko. Itzultzea baliozkoa izan dadin eta atzera egiteko eskubide hori gauzatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:
, behar bezala enbalatuta, egoera ezin hobean, jatorrizko kaxa eta salmenta-paketearen jatorrizko edukiaren osagarri guztiak (CDak, liburuxkak, argibideak, kableak, osagarriak, bateria eta abar) jatorrizko poltsetan sartuta (poltsetan sartuta bazeuden), leiar eta pantailen babesgarriak ongi jarrita eta okerreko erabileraren edo manipulatu izanaren seinalerik gabe.
du jatorrizko kaxan agertzen denarekin eta, mugikor baten eskaeraren kasuan, bidaltzen dizugun SIM txartelarekin lotutakoarekin.
Azken ordainketa egin beharrean terminala itzuli nahi baduzu, azken kuota (24.a edo 36.a) ordainduko duzun hilaren 1etik 20ra bitartean egin beharko duzu.
Azken ordainketa egin beharrean terminala itzultzeko eskatzen duzunean, garrantzi handikoa da hura itzultzeko prozesuan kontuan hartu beharreko betekizun jakin batzuk ezagutzea:
Terminala Yoigo dendabatean itzul dezakezu, nahi duzun Yoigo saltokian
. Terminala eta bateria eraman behar dituzu, eta dendan emango dizuten “Jabetza aldatzeko entrega-baldintzak” dokumentua sinatu beharko duzu.
Erosi eta < 15 egunera matxuraren bat izateagatik gailua aldatzea onartzeko, baldintza hauek bete behar ditu gailuak: baldintzak betetzen ez baditu eta aldaketa baldintzak betetzen dituela egiaztatu aurretik egiten bada, onartzen ez badu, terminalaren balioa kobratuko dizugu fakturan.
BILATUENAK
MUGIKORRAK
LAGUNTZA
ESTEKA INTERESGARRIAK