Ayuda



ES

EU

Particulares

Gorabeherak mugikorraren eskariarekin

EZ DUZU ESKATUTAKO MUGIKORRA JASO.


Berritze bat bada

, entrega-epea 30 egunekoa da, baina normalena 7 egunean iristea da. Epearen barruan iritsi ezean, deitu 1707 zenbakira eta markatu 2. aukera.

Eramangarritasuna egin baduzu edo beste alta bat egin baduzu

, eta jada Yoigokoa bazara eta oraindik telefonoa iritsi ez bazaizu, deitu 622 zenbakira eta konponbidea emango dizugu.

 

MUGIKORRA JASO DUZU, BAINA APURTUTA DAGO, EDO EZ DA ZUK ESKATUTAKOA.


Mugikorra jaso baduzu eta eskatu duzuna ez bada

, hautsita badago, kutxa egoera txarrean badago edo eskatutako ezaugarriak ez baditu (kamera, ukipen-pantaila, memoria-txartela eta abar), ez kezkatu. Ez ireki kutxa eta deitu lehen 24 orduetan 1707 zenbakira eta markatu 2. aukera. Entregatu dizugunaren bila joango gara, arazoa konpontze aldera.


MUGIKORRA JASO DUZU BAINA OSAGARRIAK FALTA ZAIZKIO.


Zure mugikorra jaso eta osagarriren bat falta zaiola ikusten baduzu (entzungailuak, kargagailua, eta abar), lehenik eta behin ziurtatu benetan ez zaizula osagarria iritsi, batzuetan kutxaren barruko kartoien artean ezkutatuta egoten baitira. Seguru bazaude ez dagoela, berrikusi benetan barne hartu behar zuen osagarri bat zela. yoigo.com webgunean egiazta dezakezu. Sartu “Mugikorrak” atalean, eta bilatu zure mugikorra. Han zehazten da zer egon behar duen kutxa barruan.

Azkenik, zerbait falta dela egiaztatzen baduzu, deitu 1707 zenbakira, markatu 2. aukera, eta konponduko dugu.


ZENBAIT MUGIKOR ESKATU NITUEN, BAINA BAKARRA IRITSI ZAIT.


Ez kezkatu, gerta daiteke eta normala da. Mugikor bakoitza eskaera batean irteten da biltegitik. Gainerakoak laster iritsiko zaizkizu.


ESKATUTAKO MUGIKORRA IRITSI ZAIT, BAINA JADA EZ DUT NAHI.


Soilik itzuli ahal izango duzu baldin eta kutxa ireki ez baduzu eta egoera ezin hobean badago. Erabakitzen baduzu jada ez duzula mugikorra nahi, 14 egun dituzu itzultzeko (soilik telefono bidez edo gure web-orrian erosi baduzu). Horretarako, deitu, dohainik, 1707 zenbakira eta markatu 2. aukera.

Dendan erostean

telefonoa nahi ez baduzu, telefonoa ematen dizuten unean bertan egin behar duzu atzera. Ikusi eta itzuli. Etxera eramaten baduzu, eskubide hori galtzen duzu.

 

MUGIKORRA IRITSI ZAIT, BAINA KUTXA EGOERA TXARREAN IRITSI DA.


Mugikorra jaso baduzu eta kutxa egoera txarrean dagoela ikusten baduzu, ez kezkatu. Ez ireki kutxa eta ez piztu telefonoa. Deitu lehen 24 orduetan 1707 zenbakira, eta markatu 2. aukera. Entregatu dizugunaren bila joango gara, arazoa konpontze aldera.

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: