Gure garraiolariak entregatuko dizu eskaria, izan daiteke Seur, ASM, Correos edo zerbitzua egiten digun beste edozein. Zure eskaera prest eta iristear dagoenean, testu-mezu bat bidaliko dizugu jakinarazteko. Segurtasuna tarteko, linearen titularrari soilik entregatuko zaio, eta hark nortasun-agiria erakutsi beharko du, eta entrega-albarana sinatu.
Mugikorrak 9:00etatik 18:00etara entregatzen dira beti eskaria egitean
adierazitako helbidean.
ENTREGA-EPEAK
Hauek dira entrega-epeak: 2-3 lanegun penintsula barruko entregetarako, 5 lanegun Balearretako entregetarako eta 7 lanegun Kanarietako, Ceutako eta Melillako entregetarako
. Espainian soilik egiten ditugu entregak. Lasai egon, testu-mezuan adierazitako epean iritsiko zaizu eta.
Titularra bazara eta mugikorra edo bideratzailea jasotzeko unean etxean egoterik ez baduzu, zaude lasai, hurrengo egunean berriro eramango baitu mezulariak
. Entregatzeko bi saio egin eta bietan titularra etxean ez bazegoen, mugikorra berriro itzuliko da mezularitza-enpresara, eta titularrak berak joan beharko du hara jasotzera. Horretarako, 1707 telefonora deitu beharko duzu, eta 2. aukera sakatu.
Bidalketaren kostua 8 € da (zergak barne), Espainiako edozein lekutara. Alabaina… Ez dizugu ezer kobratuko, gure ongietorri-oparia da.
BILATUENAK
MUGIKORRAK
LAGUNTZA
ESTEKA INTERESGARRIAK